Etxe bateko erreforma edo etxeko estantzia bateko erreforma egiteko momentua oso garrantzitsua izaten da. Alde batetik, erabakia hartzea zaila izaten da (obraren eragozpenagatik) eta behin erabakia hartutakoan, espazio hori hobetzeko eta bertan bizi diren pertsonen beharrak asetzeko nahi eta helburu konkretu batzuk egoten dira.
Momentu horretan diseinu arloko profesional baten papera oso garrantzitsua bihurtzen da. Izan ere, bezeroak behar dituen premiak baloratu, erabilgarri dagoen espazioa ahalik eta ondoen aprobetxatu eta merkatuan dagoen material eta objektuen selekzioaz arduratzen da, bezero konkretu bakoitzari bere selekzio pertsonala eginez.
Barne diseinua oso zabala da. Kontzeptu askok parte hartzen dute eta, barne diseinuaren profesioaren barruan: artea, arkitektura, diseinua, dekorazioa, espazioaren aprobetxamendua... Baina detaile txiki askoz beterik dago. Izan ere, proiektu on bat egiteko, aspektu asko izan behar dira kontuan: espazioa, espazioaren distribuzio egokia, argitasuna, espazioaren konforta (kalefazioa, aireazioa...), materialen armonia espazioan, altzariak, etab.
Gaurko blog honetan, erreforma batean oso garrantzitsua den material bati buruz hitz egingo dizuet. Zeramikari buruz hain zuzen ere.
Askorentzat zeramika komuneetan eta sukaldeetan jartzeko materiala da baina gaur egunean, material honek muga guztiak gainditu ditu. Komunetako errebestimendutik, etxeko zoru, sukaldetako dekoratibo edo logeletarako ohe buruetan jartzeko materiala bihurtu da.
Bere konposizio eta formatuari esker, mila posibilitate ematen digu. Goazen gutxi batzuk ikustera!
Egur imitazioak:
Gaur egun merkatuan gehiegizko zeramika markak daude egurra imitatzen dituztenak. Baina oso gutxi egongo dira honelakoak. Sinestezina da material honen imitazio ona. Zabaleran bi formatuko piezak konbinatzen ditugu efektua errealagoa izateko.
Etxe osoan erabili daiteke eta kalefazioa lurretik pasatzen denerako oso egokia da.
Gresitea:
Mila aukera ematen digu material honek! komun bateko erreforman adibidez, dutxako lurra eta komuneko lurra berdina izateko aukera ematen digu, inungo koskarik gabe eta materialaren jarraitasuna espazio berdinean lortuz.
Baina bere formatu eta diseinuaren dibertsitateari esker, etxeko edozein estantziatara egokitzen da. Emaitza ezberdina, pertsonala eta bikaina sortuz!
Autorezko Zeramika:
Artea, diseinua eta imajinazioa bateratzen dituen produktua da hau. Kutxu pertsonala ematen laguntzen digun hori...
Honen aplikazioa...
Baserri bateko txokoan adibidez...