top of page
Nortzuk-gara-aurkezpena.jpg

Andrea Azkoaga naiz, Diseinu eta Dekorazioko Obretako Proiektu eta Zuzendaritzako Goi mailako teknikaria eta Gipuzkoako Barne diseinatzaileen Elkargo Ofizialeko kidea. Honekin batera, Artearen Historian Lizentziatua naiz.


Betidanik izan dut Artea eta Diseinuarekiko bokazioa eta pribilegiatu bat sentitzen naiz hain gustoko dudan arloetan lana egiteaz.


Bartzelonako Escola Massanan egin nituen ikasketak eta hiri bertako Barne Diseinuko Estudio ospetsu batean hasi nuen nire ibilbide profesionala. Ondoren, Ormazabal Barne Arkitektura empresa familiarrean kolaboratu nuen hainbat urtetan.


2016.urtetik proiektu berri hau zuzentzen dut beste empresa eta gremio ezberdinen kolaborazioarekin Dekorazioko lan eta erreforma integralak eskeiniz.


Ibilbide bizi honetan Itziar batu zaigu; Irun-eko Kunsthal Arte Eskolan Barne Diseinuan goi mailako Tekniko titulua lortutakoa eta 3D errepresentazioan aditua. Horrela, lan-talde sortzaile eta bere lanarekiko grina duen Barne diseinu estudio bat osatzen dugu.

Jar zaitez zuzenean gurekin kontaktuan

Gure ezaugarriak

Lan egiteko gure modua

Gure bezeroekin lehen kontaktua dendan bertan, email edota telefono bidez izaten da. Bezeroaren beharrak eta nahiak jasotakoan, espazioaren neurketa egiten dugu. 
 

Era guztietako lanak jasotzen ditugu, lokal komertzial, etxe oso baten edota espazio txiki baten proiektuak egiten ditugu.


Ondoren, gure estudioko lanean murgiltzen gara. Aukera ezberdinak aurkezten diogu bezeroari plano bidez eta 3D irudien bidez. Proposamen bat aukeratutakoan aurrekontuak egiten ditugu eta horrekin batera material eta koloreen aurkezpenak ere.

 

Materialen eta altzarien aukeraketarako, Europa mailan dauden feria ezberdinetan parte hartzen dugu gure proposamena gaurkotua eta profesionala izan dadin.

 

Aurrekontu guztietara moldatzen gara, ordainketa mota ezberdinetara egokituz.


Azkenik, zure ametsezko espazio horren eraldaketa lanak hasteko momentua izaten da. Gremio ezberdinen koordinazioaz arduratzen gara zuk bakarrik zure espazioaz disfrutatzeko ardura izan dezazun.

Inspirazioa, gure gustua...

bottom of page