top of page
Search
  • Andrea Azkoaga Interiorista

Gabon hauetan maitatu, partekatu, sentitu, hunkitu eta ilusionatu gaitezen!


Aurten lehen aldiz Oñatiko Gabonetako erakusleihoen lehiaketan parte hartzen dugu eta bertan gabonetako espiritua eta gure laneko elementuak errepresentatu nahi izan ditugu.

Alde batetik, harrizko arkuetako erakusleihoetan goitik erortzen diren urrezko bolak jarri ditugu azpian jartzen ditugun produktuak azpimarratzeko.

Beheko parteak, bi irakurketa ditu. Izan ere, produktu guztiak etxeak eraikitzeko erabiltzen diren egurrezko habeen gainean ezarri ditugu, gure gremioari kiñu bat eginez. Eta bestalde, aukeratu eta erakusten ditugun produktu guzti hauek, zerbait berezia dute: kolorea, diseinua... Pertsona bereziendako eginak eta pentsatuak!

Estudio aldeko erakusleihoan, eraikuntzako beste material bat erabili dugu euskarri bezala: adreilua. Modu ezberdinetan konposatzen den material honen gainean, opari kaxa ezberdinak aurkitzen dira barne diseinuko proiektu batean aurki genezakeen material ezberdinekin.

Bertan, zerutik jaisten diren aingeru tronpeta jotzaileak gabon hauetarako mezuak bidaltzen dizkigute. Gabon hauetan, maitatu, partekatu, sentitu, hunkitu eta ilusionatu gaitezen!


104 views0 comments

Recent Posts

See All
bottom of page