top of page
Search

Dekorazio tendentziak: Belusa

Writer's picture: Andrea AzkoagaAndrea Azkoaga

Updated: Mar 7, 2021

Tendentziak eta modak ugari aldatzen dira. Oso leun eta atseginak diren estilo eskandinaviarrak, lihozko eta kotoizko oihalak, kolore neutroak, egur naturalak… Horiek guztiak erabiltzetik guztiz kontrakoak diren tendentzietara pasatu gara.

Oihal kargatuak eta kolore biziak aurkitzen dira oraingo tendentzietan, erlaxatzeko guneetan iluntasuna edo argi ahuleko espazioak bilatzen dira. Material metalizatuak, urre koloreak eta egurrak ere protagonismoa izaten dute baina askoz tonalitate ilunagoetan eta bukaera landuago batzuetan.

Aldaketa hauekin batera, belusa (terciopelo erderaz) gogor sartu da. Mota guztietako altzarietan, sofetan, besaulkietan eta aulkien tapizatuetan, dekorazio elementuetan ere nabarmendu da ehun goxo eta lehun hau.

Betidanik, aberastasunaren edo estatusaren ikurra izan da belusa. Izan ere, oraindik estilo klasikoarekin lotzen da askotan. Baina azkenaldian, ohikoa izaten da horren klasikoak ez diren estiloko giroetan belusezko pieza tapizatuak aurkitzea. Kontrastea sortzen duen nortasun-ezaugarri gisa ikusten da eta, zalantzarik gabe, joera markatzen ari da. Haren leuntasunak, distirak eta testurak giro ezberdinekin bat egitea lortu du eta gaur egun, guztiz bateragarria da estilo garaikideenekin.

Post honen helburua zuen etxeko dekorazioan tendentzian dagoen ehun berezi hau erabiltzeko hainbat proposamen ezberdin eta adibideak erakustea da.


Jar ezazu belusezko sofa bat zure egongelan.


Gaur egungo sofa modelo gehienei eserlekuetako eta oinarrietako fundak kendu ahal zaizkie, zorro horiek garbigailuan garbitu ahal izateko. Beraz, ez izan beldurrik ehun honen mantenuari, belusa ez baita ehun delikatua.

Elementu bereziekin ausartzen direnei eta inpaktua sortzea nahi dutenei kolore indartsuak gomendatzen dizkiegu. Joera handia dago arrosa eta berdea konbinatzeko, edo urdina eta horia. Milaka konbinazio sortu ahal dira, baita estanpatu indartsuekin jolastuta ere.


Besaulkiekin edo/eta aulkiekin jolastea


Belusezko sofa koloretsu bat gehiegi iruditzen bazaizue, elementu txikiagoekin jolastu daiteke.

Kontrasteak sortzea gomendatzen dugu: besaulki ilunak sofa argiagoekin, atentzioa bereganatuko duen kolore indartsu bateko besaulkia sofa kolore neutroago batekin…

Jangelako aulkiekin ere jolastu daiteke. Multzo monokromoak sortu daitezke eta baita aulki-modelo bereko multzoak baina tapizatu kolore desberdinekoak.


Logeletan, oheburuetan, ohe-arropan…


Ehun honek duen ezaugarri berezienetako bat lehuntasuna da. Beraz, oheburuetan belusa erabiltzera animatzen zaituztegu. Oso ohe-giro goxoa eta atsegina emango dizue eta.

Gainera, logeletako zeharkako argitasunak ehunak dituen distira bereziak nabarmentzen ditu. Hala, logela berezi, goxo eta atseginak sortzen dira.


Ehunak

Kuxinak eta ehunak dira dekoraziorako komodin handiak. Aurrez azaldutako aukerak oraindik ere gehiegizkoak iruditzen bazaizkizue baina belusa etxean erabili nahi baduzue, kuxinen konbinazio berezi bat sortzea gomendatzen dizuegu.








Dendan denetariko telak ditugu, kolore neutroak, bereziak eta baita testura ezberdinekin ere. Zatoz bertara, ukitu ehun horiek, sentitu eta zuen etxean irudikatu.



38 views0 comments

Recent Posts

See All

Comments


bottom of page